Gernikako Arbola (ereserkia)
Iparragirrek eta Altunak 1853. urtean Madrilen sortutako zortzikoa, euskal ereserki nazional ez-ofizialtzat hartua / From Wikipedia, the free encyclopedia
Gernikako Arbola Jose Maria Iparragirre olerkari, musikari eta koblakariak 1853an Madrilen Gernikako Arbolaren eta Euskal Herriko foruen omenez idatzi eta kantatutako ereserkia da, zortziko erritmoduna. Historikoki euskaldunen ereserki nazional ez ofiziala izan da XIX. mende erdialdetik, hala Euskal Herri barnean nola euskal diasporan.[1] Hainbat ahapaldi dituen arren, ereserki gisa lehen ahapaldia kantatzen da soilik. 2007an, 4/2007 Foru-Arauak ezarrita, Batzar Nagusiek Bizkaiko ereserki izendatu zuten abestia[2]. Ideologien gainetik, Gernikako Arbolak euskal herrizale askoren atxikimendua eskuratzeko indarra izan du.[3]
Datu azkarrak Herrialdea, Hitzak ...
Gernikako arbola | |
---|---|
Herrialdea | Euskal Herria |
Hitzak | Jose Maria Iparragirre eta Juan Maria Blas Altuna, 1853 |
Musika | Zortzikoa |
Onarpen data | XIX. mendearen bigarren erdialdea |
Multimedia | Jose Mari Iparragirre, 1853 |
Itxi