Giza Komedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
La Comédie humaine (frantsesez: Giza Komedia), literaturaren historiako proiektu narratibo handienetako baten izenburua da. Honoré de Balzac (1799-1850), bere egileak, 137 eleberri eta istorio interkonektatu idaztea proposatu zuen. Kronologikoki Napoleonen Inperioaren erorketatik Uztaileko monarkiaraino (1815-1830) garaia hartzen zuen. Urte horietako frantziar gizartea islatuko nahi zuen lan horiekin.
Giza Komedia | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Honoré de Balzac |
Argitaratze-data | 1830 |
Izenburua | La Comédie humaine |
Jatorrizko herrialdea | Frantzia |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | frantsesa |
Egile-eskubideak | jabetza publiko eta jabetza publiko |
Fikzioa | |
Balzac oso idazle ezaguna zen, bereziki kapitulutan argitaratutako eleberriei esker. Halaber, idazleak diru premia handia zuen eta horrek proiektua justifikatzen du nolabait. Saila Balzacen heriotzak eten zuen arren, nahiko osatuta gelditu zen: 87 eleberri oso eta hasierako proiektuan aurreikusi ez ziren beste 7 utzi zituen idatzita. Esan daiteke Balzacek bere buruari jarritako erronka gainditzen zuela.