Gizotsoa euskal mitologian
Gizotsoa, otsoan bihurtzeko ahalmena duen gizakia, ere Euskal Herrian (Europan bezala) bere lekua du / From Wikipedia, the free encyclopedia
Gizotsoa euskal mitologian ez da beste zenbait pertsonaia bezain beste ezaguna. Ez dira gizotsoen inguruko kontu asko gorde euskal ipuin eta kondairetan beste izakiekin parekatuz gero. Euskal mitologiako gizotsoak badauzka inguruetako mitologien gizotsoekiko hainbat ezaugarri komunak, baina baita beste zenbait nahiko bereziak ere.