Grifo
From Wikipedia, the free encyclopedia
Grifoa (grezieraz γρυφος gryphos eta persieraz شیردال shirdal, "lehoi-arranoa") izaki mitologiko bat da. Aurrealdea, arrano erraldoi batena da, urrezko luma, moko zorrotz eta atzapar boteretsuekin. Atzealdea, berriz, lehoi batena da, ile horia, hanka gihartsu eta isatsarekin.
Grifo | |
---|---|
Greziar mitologia | |
Ezaugarriak | |
Baliokideak | opinicus (en) |
Grifo batzuk, buruan punta zorrotzeko belarriekin edo lumak isatsean dituztela irudikatzen dira. Mitoen arabera, ohiko lehoi bat baino zortzi aldiz handiago eta indartsuagoa da, eta ez da harritzekoa zaldizko bat bere zaldiarekin eramatea, edo idi pare bat, bere hanketan sartzen direnak. Bere atzaparrekin, edateko kopak egiten dira, eta bere saihetsekin, arkuak geziak jaurtitzeko.
Dirudienez, bere jatorria Ekialde Hurbilean du, antzinako babiloniar, asiriar eta persiarren eskultura eta margoetan baitago.