Harold Pinter
From Wikipedia, the free encyclopedia
Harold Pinter (Londres, 1930eko urriaren 10a - ib., 2008eko abenduaren 24a) idazle ingelesa izan zen.
Harold Pinter | |
---|---|
(1962) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Londres, 1930eko urriaren 10a |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Heriotza | Londres, 2008ko abenduaren 24a (78 urte) |
Hobiratze lekua | Kensal Greengo hilerria |
Heriotza modua | berezko heriotza: gibeleko minbizia |
Familia | |
Aita | Jack Haim Pinter |
Ama | Frances Moskowitz |
Ezkontidea(k) | Vivien Merchant (1956 - 1980) Antonia Fraser (1980ko azaroaren 27a - 2008ko abenduaren 24a) |
Seme-alabak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Central School of Speech and Drama Royal Academy of Dramatic Art 1949) baliorik ez : antzezpen |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | antzerkigilea, aktorea, film-zuzendaria, gidoilaria, idazlea, antzerki zuzendaria, poeta, eleberrigilea eta errealizadorea |
Lantokia(k) | Erresuma Batua |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Serbian Academy of Sciences and Arts (en) Berlingo Arteen Akademia Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia Errege Literatura Elkartea |
Izengoitia(k) | David Baron |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | ateismoa |
haroldpinter.org | |
|
Familia judutar batean jaio zen. Literatura egile izugarriki emankorra izan zen, hamarka lan ugari idatzita, batik bat antzezlanak. "Urtebetetze Festa" ("The Birthday Party") bere lanik ezagunenetarikoa dugu. Zinemarako filmak, narrazioak eta olerkiak ere egin ditu.
60. hamarkadan britainiar gizartea gogor kritikatu zuen Angry Young Men taldeko kide ezaguna izan zen.
Politikoki, aktiboa izan zen. International PEN elkartearen kidea izan zen, adierazpen askatasunaren alde lan eginez. Bestalde, ohore handiko izendapenak jaso zituen Erresuma Batuan, tartean "Order of the British Empire" delakoa.
2005ean irabazi zuen Literaturako Nobel saria. Saria jaso zuenean Artea, egia eta politika izeneko hitzaldia eskaini zuen, AEBk Irak inbaditu izana salatuz.