Henry John Temple (Palmerstongo III. bizkondea)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Henry John Temple, Palmerstongo III. bizkondea, (Broadlands, Hampshire, Ingalaterra, 1784ko urriaren 20a - Brocket Hall, Hertfordshire, Ingalaterra, 1865eko urriaren 18a) politikaria izan zen. Bi bider izan zen Erresuma Batuko Kanpo Arazoetako ministroa (1830-34; 1835-41), eta kargu horretatik konstituzio liberalaren alde egin zuen, bai Britainia Handian, bai atzerrian. Lehen ministroa ere izan zen (1855-58; 1859-65); Krimeako gerra indarrez jarraitu zuen, Italiaren batasuna bultzatu zuen, eta Indiako matxinada deuseztatu zuen. Palmerstonen diplomaziak, gogorra izanik ere, Britainia Handiaren izen ona areagotu zuen.
Datu azkarrak member of the 19th Parliament of the United Kingdom (en), Erresuma Batuko Lehen Ministroa ...
Itxi