Hesperideak
From Wikipedia, the free encyclopedia
Greziar mitologian, Hesperideak (antzinako grezieraz: Ἑσπερίδες) ninfa batzuk ziren, mendebaldean, Atlas mendilerroaren inguruetan lorategi mitiko bat zaintzen zutenak.
Datu azkarrak Ezaugarriak, Bizitokia ...
Hesperideak | |
---|---|
Ezaugarriak | |
Bizitokia | Garden of the Hesperides (en) |
Familia | |
Aita | Zeus, Atlas, Erebo, Fortzis eta Eosforo |
Ama | Nix, Temis, Zeto eta Hesperis (en) |
Itxi
Estesikoro greko-siziliar idazlearen arabera, "Gerionen abestia" bere liburuan, eta Estrabon greziar geografoaren arabera, Geographika (III. liburukia) bere liburuan, Hesperideak Tartessosen zeuden, hau da Iberiar penintsularen hegoaldean.
Erromatar mitologian, Hesperideen lorategia jadanik ez zen erlijiozko lekua baizik eta konbentzio poetiko bat.