Hikikomori
From Wikipedia, the free encyclopedia
Hikikomoriak (japonieraz: ひきこもり or 引き籠もり, Hikikomori?, hitzez hitz "giltzapetuta"") Japoniako gizartean estuturik bizi eta gizartearen eginkizunak bete ezin dezaketen gazte eta helduez osaturiko taldea da. Hori dela eta, hikikomoriek gizartearengandik isolatzen dira. Halaber, gurasoen etxeetatik irteteari uko egiten diote eta haien logeletan erretiratzen dira denbora epe luzerako, batzuetan hilabete eta urteetako epeetara helduz.
Hikikomori gehienak gizonak dira, eta Japoniak egin dituen azken kalkuluen arabera, Japoniako 10 gazteetatik 1ek egoera hau jasaten du.