Hirurogeitaka urteko ziklo
From Wikipedia, the free encyclopedia
Txinatar hirurogeitaka urteko zikloa (txinera tradizionalez: 干支; pinyinez: gānzhī) oinarrizko bi zikloko hirurogei konbinazioko zenbakizko sistema ziklikoa da: zeruko hamar enborrak (天干; tiāngān) eta Lurreko hamabi adarrak (地支; dìzhī).
Txinako egutegi tradizionaleko sistema hau egunak eta urteak zenbatzeko modu gisa erabiltzen dute, ez bakarrik Txinan, baita ekialdeko Asiako beste nazio batzuetan ere, hala nola Japonian, Korean eta Vietnamen. Hirurogeitaka urteko sistema Txinatar astrologian ere garrantzitsua da.