Hizkuntza baltikoak
From Wikipedia, the free encyclopedia
Hizkuntza baltikoak indoeuropar taldeko azpitalde bat da, iparraldeko Europan hitz egiten dena. Herri baltikoek mintzatuak, lehen aztarnak XIV. mendekoak dira. Hain berandukoak izanagatik ere, protoindoeuropear hizkuntzen ezaugarri zahar asko gordetzen dituzte eta oso interesgarriak dira hizkuntzalaritza historikoaren adituentzat.
Datu azkarrak Datu orokorrak, ISO 639-2 ...
Hizkuntza baltikoak | |
---|---|
Hizkuntza baltikoak | |
Datu orokorrak | |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza indoeuropar hizkuntzak balto-eslaviar hizkuntzak | |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-2 | bat |
ASCL | 31 |
Linguist List | balt |
IETF | bat |
Itxi
Talde horretako hizkuntzak huek dira:
- Mendebaldekoak:
- Galindiera †
- Prusiera zaharra †
- Jotvingiera edo sudoviera †
- Ekialdekoak:
- Kuroniera zaharra †
- Letoniera (3 milioi hiztun)
- Lituaniera (4 milioi hiztun)
- Samogitiera (~0,5 milioi hiztun; askotan lituanierazko aldaeratzat hartua)
- Seloniera †
- Semigaliera †
(† ikurra: hizkuntza galdua da)