Espazioko zabor
From Wikipedia, the free encyclopedia
Espazioko zaborra Lurraren inguruan orbitan dauden gizakiek sortutako gauzaki multzoa da, dagoeneko inolako erabilerarik ez duena.
Espazioko zaborra unibertsoa eta batez ere Lurraren orbita zikintzen duten giza hondakinek osatzen dute, eta zenbait zentimetrotik hainbat metrotara arteko objektuak izan daitezke. Zabor hauek ez dira guk eguneroko kontsumoan botatako zaborraren erakoak, sateliteetatik eta espazio ontzietatik askatutako objektuak baitira, jada erabilpenik ez dutenak.
Honela, zerua lainorik gabe dagoen gau izartsu batean gora begiratzen badugu, lurraren orbitan biraka ari diren zenbait puntu distiratsu ikusiko ditugu. Hauetako batzuk satelite artifizialak izango diren arren, gehienak espazioko zaborrak dira. Gaur egun 8.000 objektu daude orbitan espazioan, eta urtetik urtera 175 objektu gehiago agertzen dira.