Huitzilopochtli
From Wikipedia, the free encyclopedia
Huitzilopochtli (nahuatleraz Huītzilōpōchtli, "kolibri ezkertia" edo "hegoaldeko kolibria") azteken jainko nagusia zen, Tlaloc jainkoarekin batera. Eguzkiaren jainkoa, azteken babeslea, mitologia aztekan bakarrik agertzen da eta ez du, beste jainkoek bezala, Mesoamerikako beste kulturetan oinarririk. Mexiko-Tenochtitlan hiriburuan tenplu erraldoia zuen aren izenean, Tenplu Nagusia, Tlaloc jainkoarekin erdibana.
Huitzilopochtli | |
---|---|
Mitologia azteka | |
Ezaugarriak | |
Sexua | gizonezkoa |
Baliokideak | Vitzliputzli (en) |
Domeinua | gerra eta Tximista |
Familia | |
Aita | Ometecuhtli (en) |
Ama | Coatlicue eta Omecihuatl (en) |
Anai-arrebak | Xipe Totec (en) , Tezcatlipoca, Quetzalcoatl, Coyolxauhqui (en) eta Malinalxochitl (en) |
Haren irudikapen grafikoa erraz ezagutzen da: soinean zerrenda horiak eta urdinak ditu, kolibri lumak ezker hankan eta suge itxurako makila (atlatl izenekoa).
Gerrarekin eta herioarekin erlazionatuta dago, izenak adierazten duen bezala. Izan ere, kolibriak guduan hildako gudarien arimak irudikatzen du, Eguzkiari eguneko bidaldian laguntzen diotenak.