Iñigo Jones
From Wikipedia, the free encyclopedia
Inigo Jones ingeles arkitektoa izan zen (Londres, 1573ko uztailaren 15a - 1662ko ekainaren 21a). Italian egin zituen ikasketak Andrea Palladioren lanak eredutzat hartuz. Ben Jonson ertilariarekin elkarlanean, eta, aldi berean, lehian aritzen zen nor izango ote gortekoen gustukoen. Jonesen eraginez sartu zen Palladioren estiloa, nazioarteko klasizismoa alegia, Ingalaterran. Berak sortutako estiloari jarraituz eraiki ziren garai hartako etxe aberats gehienak. Haren lan nagusiak Whitehalleko Banqueting House eta Greenwicheko Queen's House egitasmoa dira.
Datu azkarrak Ingalaterrako Erresumako parlamentario, Member of the 1621-22 Parliament (en) ...
Iñigo Jones | |||||
---|---|---|---|---|---|
Barrutia: New Shoreham (en) | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Smithfield (en) eta Londres, 1573ko uztailaren 15a (egutegi gregorianoa) | ||||
Herrialdea | Ingalaterrako Erresuma | ||||
Heriotza | Londres, 1652ko ekainaren 21a (78 urte) | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | ingelesa | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | arkitektoa, politikaria eta eszenografoa | ||||
Lan nabarmenak | |||||
Mugimendua | pizkundetar arkitektura | ||||
Itxi