Institut d'Estudis Catalans
Kataluniako erakunde akademikoa / From Wikipedia, the free encyclopedia
Institut d'Estudis Catalans (IEC) edo Katalan Ikaskuntzaren Institutua katalanaren erakunde araugilea da, Katalunian, Balear Uharteetan eta Andorran eragina daukana. 1907ko ekainaren 18an sortu zuten Bartzelonan.
Valentziar Erkidegoan, aldiz, Acadèmia Valenciana de la Llengua dute erakunde propioa, eta Sartaldeko Zerrendan (Aragoi) eta Ipar Katalunian ofizialtasunik eta erakunderik ez dauzkate.