Irlandako presidente
Irlandako Errepublikako Estatuburua / From Wikipedia, the free encyclopedia
Irlandako presidentea (irlanderaz: Uachtarán na hÉireann eta ingelesez: President of Ireland) Irlandako Errepublikako estatuburua da eta Irlandako Defentsa Indarren komandante gorena.
Irlandako Errepublikako Presidente | |
---|---|
Uachtarán na hÉireann | |
Orain karguan | |
Titularra | Michael D. Higgins |
Hasiera | 2011ko azaroaren 11a |
Karguduna | |
Trataera | Presidente edo Beroren Gorentasun |
Estatus | Estatuburua |
Egoitza | Áras an Uachtaráin |
Izendatzailea | Hauteskunde zuzena |
Kargualdia | 7 urte (Behin berriztagarria) |
Lehen titularra | Douglas Hyde |
Sorrera | 1938ko ekainaren 25a |
Webgunea | Irlandako Errepublikako Presidentea |
Presidenteak zazpi urtez jarduten du karguan, gehienez, zazpi urteko bi kargualdiz. Irlandako herritarrek aukeratzen dute zuzenean Presidentea, baino hautagairik izendatzen baldin ez bada ez da hauteskunderik ospatzen, jada sei alditan gertatu den bezala. Errepublikako Presidentzia postu zeremonial bat da, baina Presidenteak beretzat erreserbatutako botere eskumen batzuk ditu.
1937ko Irlandako Konstituzioak erakunde hau ezarri zuen, lehen Presidenteak 1938. urtean kargua harturik. 1949an, gaur egun duen osaketaren inguruko eztabaida eta zehaztasun gabeko denboraldi baten ondoren, Irlandako Errepublikaren Agiria onartu eta herrialde honek Erresuma Batuko erregea estatuburu izatetik laga zion. Irlandako presidentearen egoitza Dublin hiriko Áras an Uachtaráin eraikinean dago.
Gaur egungo Presidentea, Michael D. Higgins da, lehenbizikoz 2011ko urriaren 29an hautetsia izan zena, eta kargua urte bereko azaroaren 11an bereganatu zuena. 2018ko urriaren 26an, bigarren kargualdi baterako hautetsia izan zen.