Islandiera
From Wikipedia, the free encyclopedia
Islandiera (íslenska) Islandiako hizkuntza ofiziala da. Hizkuntza germaniko horrek flexibotasun nabaria mantentzen du, latina, greziera klasikoa edota antzinako ingelesaren antzera. Germaniar hizkuntzen artean, islandierak, alemanierak eta faroerak bakarrik gordetzen dituzte kasuak. Egun ere, bere antzinako formaren nahiko antzekoa da.
Islandiera | |
---|---|
Íslenska | |
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Islandia Danimarka eta baita Norvegia, AEB eta Kanadan ere |
Hiztunak | 320.000 |
Ofizialtasuna | Islandia |
Araugilea | Islandiar Ikasketen Árni Magnússon Institutua |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza indoeuropar hizkuntzak germaniar hizkuntzak ipar-germaniar hizkuntzak mendebaldeko eskandinaviar hizkuntzak | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | subjektu aditza objektua, V2 hizkuntza, nominatibo-akusatibo hizkuntza, hizkuntza azentuala, hizkuntza fusionatzailea, adjective-noun (en) eta hizkuntza sintetikoa |
Denbora gramatikalak | orainaldia, lehenaldia eta geroaldia |
Modu gramatikalak | indikatiboa, subjuntiboa eta agintera |
Genero gramatikalak | genero femeninoa, genero maskulinoa eta genero neutroa |
Kasu gramatikalak | nominatiboa, akusatiboa, datiboa eta genitiboa |
Alfabetoa | latindar alfabetoa, Icelandic alphabet (en) eta Icelandic Braille (en) |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-1 | is |
ISO 639-2 | ice isl |
ISO 639-3 | isl |
Ethnologue | isl |
Glottolog | icel1247 |
Wikipedia | is |
Linguasphere | 52-AAA-aa |
ASCL | 1502 |
IETF | is |
Historikoki, indoeuropar hizkuntza mendebaldekoena izan zen, baina ez da hala portugaldarrak Azoreetara bizitzera joan zirenetik. Mendebaldeko norvegierak, faroerak eta nornerak (hildako hizkuntza) mendebaldeko eskandinaviar hizkuntzak osatzen zituzten iraganean eta suedierak, danierak eta ekialdeko norvegierak ekialdeko eskandinaviar hizkuntzak ziren. Bi talde horiek gaur egungo Norvegiako hizkuntzan eragin zuten. Egun, haiek guztiek kontinenteko taldea (daniera, suediera eta norvegiera) eta uharteetako taldea (islandiera eta faroera) dute.
Hiztun gehienak –320 000 pertsona, gutxi gorabehera– Islandian bizi dira; 8000 baino gehiago Danimarkan (haietako 3000 ikasleak dira). 5000 hiztun inguru AEBetan bizi dira eta 1400 baino gehiago, Kanadan, Manitoban batez ere. Islandiako biztanleriaren % 97k ama-hizkuntza du, baina beste herrialdeetan hiztunen kopurua murrizten da.
Arni Magnussnarraren institutua (Stofnun Árna Magnússonar í íslenskum fræðum) islandiera ikertzeko gune nagusia da. Islandieraren batasunak –unibertsitateak, margolariak eta kultura, hezkuntza eta zientziaren elkartea batzen ditu– gobernuarekin hizkuntz politika adosten du.
1995etik, urtero islandieraren eguna azaroaren 16an ospatzen da.