Jammerbugt
From Wikipedia, the free encyclopedia
Jammerbugt Danimarkako badia da, Skagerrak itsasartean dagoena. 100 kilometrotik gorako arku formako kostaldeko lerroa du. Badia hego-mendebaldeko Bulbjerg itsaslabarrak eta ipar-ekialdeko Hirtshals herriak mugatzen dute. Kostalde gehiena aldakorra da. Iparraldeko zatian, bereziki Lønstrupetik gertu dagoen eremuan, kostaldearen higadura etengabea dago, nahiz eta hori saihesteko babesak ezarri diren. Aitzitik, Løkkenen hegoaldean, eremu egonkorrak edo hedapen-prozesuan daudenak daude. Badia aberatsa da arrantza-baliabideetan. Kostaldean zeharreko turismoa beste jarduera garrantzitsu bat da.
Datu azkarrak Mota, Geografia ...
Jammerbugt | |
---|---|
Mota | badia |
Geografia | |
Koordenatuak | 57°19′12″N 9°33′18″E |
Estatu burujabe | Danimarka |
Estatu | Danimarka |
Eskualdea | Ipar Jutlandia |
Udalerria | Jammerbugt (udalerria) |
Itxi
Bere izenak «zorigaitzen badia» esan nahi du, gertatu ziren hondoratze ugarien ondorioz. Badiak Jammerbugt udalerriari izena ematen dio.
- Arrantza badian
- Bulbjerg itsasbeherean