Jane Auer
From Wikipedia, the free encyclopedia
Jane Bowles, ezkongabetan Jane Auer (New York, 1917ko otsailaren 22a – Málaga, Espainia, 1973ko maiatzaren 4a), idazle estatubatuarra izan zen.
Jane Auer | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | New York, 1917ko otsailaren 22a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Málaga, 1973ko maiatzaren 4a (56 urte) |
Hobiratze lekua | San Miguel Cemetery, Málaga (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: istripu zerebrobaskularra |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Paul Bowles (1938ko otsailaren 21a - 1973ko maiatzaren 4a) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | eleberrigilea, idazlea eta antzerkigilea |
Lan nabarmenak | |
Mugimendua | Beat belaunaldia |
|
Familia judu batean jaio zen eta haurtzaroa Woodmere herrian eman zuen, Long Island-en. Clair Stajerren eta Sidney Major Auerren alaba zen, Jane hamahiru urte zituenean bere aita hil zen eta ordutik Janek bere ama maitekor, posesibo eta handinahia zaindu zuen. Ama-alaben arteko arazoak Bowlesen lanean agertzen dira.
Tuberkulosia harrapatu zuen, eta amak Suitzara eramatea erabaki zuen sendatzeko. Nerabe zela, New Yorkera itzuli zen, eta han Greenwich Village-n giro intelektual bohemioa ikusi zuen eta bisexual bezala esperientziak hasi zituen. Judua, bisexuala, erreboltaria eta bere garaiaren aurreratua zen.
Paul Bowles idazlearekin ezkondu zen 1938an, elkarrekin ezagutu egin zirenak 1937an. 1943an Two Serious Ladies eleberria argitaratu zuen. Bowles senar-emazteak New Yorken bizi izan ziren 1947 arte, urte hartan Tangerrera joan baitzen.
Haren osasuna porrot egin zuen, besteak beste, alkoholarekiko zaletasun handiagatik, eta garuneko isuri bat izan zuen 1957an. Ingalaterran eta Estatu Batuetan hainbat tratamendu egin ondoren, Malagako klinika batean sartu zen, eta han hil zen 1973an.
Jane Bowles-en hondakinak Malagako San Miguel hilerrian daude, hilobia urte askotan egon zen abandonatuta Malagan.