Java EE
From Wikipedia, the free encyclopedia
Java Platform, Enterprise Edition edo Java EE (hasieran Java 2 Platform, Enterprise Edition edo J2EE gisa ezagutzen zen 1.4 bertsiora arte; Java enpresarial gisa itzultzen da era informalean) programazio-plataforma bat da, Java programazio-lengoaian idatzitako software-aplikazioak garatzeko eta exekutatzeko. Java Plataformaren zati da. Hainbat geruzatako arkitektura erabiltzea ahalbidetzen du, eta aplikazio-zerbitzari batean exekutatzen diren software-osagai modularretan oinarritzen da. Java EE platafoma espezifikazio batez zehaztuta dago. Java Community Process-eko beste espezifikazioen antzekoa da, eta estandartzat hartzen da era informalean, zeren hornitzaileek hainbat adostasun-baldintza bete behar dituzte adierazteko bere produktuak Java EE-rekin bat datozela; The Java Community Process / JCPk estandarizatzen du.
Java EE | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Sun Microsystems |
Azken bertsioa | 10 |
Ezaugarriak | |
Programazio-lengoaia | Java |
Deskribapena | |
Honen parte da | Eclipse Enterprise for Java (en) Eclipse Foundation (en) |
Ekoizpena | |
Garatzailea | Sun Microsystems, Oracle Corporation eta Eclipse Foundation (en) |
jakarta.ee | |
Java EE-k hainbat API espezifikazio dauzka –adibidez: JDBC, RMI, posta elektronikoa, JMS, Web Zerbitzua, XML...–, eta zehazten du nola koordinatu. Java EE-k espezifikazio bakarrak ere konfiguratzen ditu Java EE-ko osagaientzat; honako hauek, hain zuzen:, Enterprise JavaBeans, serveletak, portletak (Java Portleten espezifikazioa jarraituta), JavaServer Pages eta hainbat web-zerbitzuren teknologiak. Horrek plataforma arteko Enpresa Aplikazio eramangarriak sortzeko eta aurreko teknologiekin integratzeko aukera ematen dio garatzaileari. Hauek dira Java EE-ren beste onura erantsi batzuk: aplikazio-zerbitzariak transakzioak, segurtasuna, eskalagarritasuna, konkurrentzia eta hedatutako osagaien kudeaketa maneia ditzake. Horrek esan nahi du garatzaileak gehiago zentra daitezkeela osagaien negozio-logikan, maila baxuko mantentze-atazetan baino.