Jean Paul Gaultier
From Wikipedia, the free encyclopedia
Jean Paul Gaultier (Arcueil, Marne Harana, 1952ko apirilaren 24a) frantziar jostuna da.
Jean Paul Gaultier | |
---|---|
(2015) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Bagneux, 1952ko apirilaren 24a (72 urte) |
Herrialdea | Frantzia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Brooks Institute (en) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | goi joskintza diseinatzailea, jantzi-diseinatzailea, enpresaburua, moda-diseinatzailea eta bitxi diseinatzailea |
Enplegatzailea(k) | Hermès (2004 - 2010) |
Lan nabarmenak | |
Kidetza | Chambre syndicale de la haute couture (en) |
jeanpaulgaultier.com | |
|
1970ean, Pierre Cardin jostun handiari laguntzen hasi zen, eta Patourekin ere lan egin zuen gero. 1971etik 1973ra bitartean, Jacques Esterelen laguntzaile izan zen, eta 1974an eta 1975ean, Pierre Cardin etxearen Estatu Batuetarako bildumen sortzaile, Manilan. 1976an, lehenengo bitxi elektronikoak asmatu zituen. Urte hartan, estilista independente gisa, bere bilduma kaleratu zuen lehenengo aldiz jendaurrean, Découverte Jauregian. Hala ere, 1978 arte ez zuen aurkeztu gero ezagun egin zuten osagaiez hornituriko bildumarik. Urte hartan bertan, Jean-Paul Gaultier S.A. sortu zuen. 1990ean, Madonna abeslari estatubatuarrak Europako jiran erabili zituen 150 jantziak diseinatu zituen.