Joseba Sarrionandia
euskal idazlea / From Wikipedia, the free encyclopedia
Joseba Sarrionandia Uribelarrea (Iurreta, Bizkaia, 1958ko apirilaren 13a) euskal idazlea da. Olerki eta narrazio laburren hainbat liburu idatzi ditu, baita eleberri batzuk ere. 1985ean kartzelatik ihes egin zuen, eta ordutik aurrera 31 urtez ezkutuan bizi izan zen. Erbestetik idazten eta zabaltzen zituen bere lanak, izenik gabeko ezlekuetatik, eta kartzelatik alde egin baino hilabete lehenagoko zuri-beltzeko argazki bat izan zen haren irudi identifikagarri bakanetakoa. 2016ko azaroaren hasieran, Etxepare Euskal Institutuak Habanako Unibertsitatean (Kuba) euskal irakurle izendatu zuen Sarrionandia, eta orduantxe jakin zen Habanan bizi zela urte batzuek lehenagotik.[1] Handik egun gutxira, azaroaren 20an, 31 urtean lehen aldiz, haren argazki eguneratu bat argitaratu zen, Euskal Herriko lau agerkaritan (ZuZeu, Berria, Gara eta Noticias taldea) batera plazaratutako elkarrizketa batean.[2][3]
Joseba Sarrionandia | |
---|---|
Ahotsa | |
Bizitza | |
Jaiotza | Iurreta, 1958ko apirilaren 13a (66 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Bizilekua | Durango |
Familia | |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Deustuko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, itzultzailea, poeta, haur literatura idazlea, unibertsitateko irakaslea, filologoa eta saiakeragilea |
Parte-hartzailea
| |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Euskaltzaindia Euskadi Ta Askatasuna Udako Euskal Unibertsitatea |
Izengoitia(k) | Sarri |
Genero artistikoa | olerkigintza saiakera |