Köppen klima sailkapena
From Wikipedia, the free encyclopedia
Köppen klima sailkapena gehien erabiltzen den klima sailkapenetako bat da. Vladimir Köppen, krimear klimatologo eta botanikariak argitaratu zuen lehenbiziko aldiz, 1884an. 1918 eta 1936an zenbait aldaketarekin berrargitaratu zuen. Gehienean 1961an Rudolf Geiger alemaniar klimatologoak aurkeztutako bertsioa erabiltzen denez gero, Köppen-Geiger klima sailkapena ere deitzen zaio. Köppen ohartu zen toki jakin bateko klimaren adierazle hoberena bertako landaredia dela. Hori dela eta, De Candolle frantziar botanikariaren bost landaredi multzoetan oinarritu zen bere sailkapena egiteko[2].
Sailkapen honetan klima bakoitza bi edo hiru letrako kode baten bidez adierazten da. Lehenbiziko hizkiak klima mota adierazten du, bigarrenak plubiometria eta hirugarrenak tenperatura.