Kataluniako Itsasertzeko Mendilerroa
From Wikipedia, the free encyclopedia
Itsasertzeko Mendilerroa (katalanez: Serralada Litoral) Kataluniako mendilerro bat da, Kataluniako Kostaldeko Mendilerroen kostaldeko zatia eratzen duena.
Kostaldearekiko paraleloan dago, Foix ibaia eta Rosesko golkoaren artean. Iparraldetik hegoaldera, honako mendilerro eta mendigune hauek daude bertan:
- Montgri mendigunea
- Begurreko mendiak
- Gavarres mendigunea
- Cadiretes mendigunea
- Montnegreko Mendigunea
- Korridoreko Mendigunea
- Sant Mateuko mendilerroa
- Marinako mendilerroa
- Collserolako mendilerroa
- Montjuïc
- Garrafeko mendigunea
- Montsiako mendigunea
Mendilerro honetan, uhar (riera) ugari jaiotzen dira, euria egiten duenean, euren ibilgua asko handitzen delarik.
Tontorrik garaiena, Montnegre mendilerroan dago, Turó Gros mendian, 773 metro dituena.
Babestutako zenbait gune natural ditu, Montnegre eta Korridoreko Parke Naturala, Collserolako Parkea eta Garrafeko Parke Naturala kasu.