Kate Millett
Idazlea eta feminista ekintzailea / From Wikipedia, the free encyclopedia
Kate Millett (jaiotzaz Katherine Murray Millet; Saint Paul, Minnesota, 1934ko irailaren 14a - Paris, Frantzia, 2017ko irailaren 6a) estatubatuar idazle, feminista ekintzaile, zinema-zuzendari, eskultore eta filosofoa izan zen. Generoari buruzko lehen doktore-tesia egin zuen, gaur eguneko mugimendu feministaren giltzarria dena: Sexual Politics (1970). Besteak beste, pertsonala dena politikoa ere badela esaten zuen, eta uko egiten zion patriarkatua eta genero-rolak giza naturaren ondorio direla onartzeari; bere aburuz, patriarkatuaren jatorria historikoa eta kulturala da, ez besterik, eta ez dago desberdintasun mental ez emozionalik emakumeen eta gizonen artean. Bestalde, familia patriarkatuaren instituzio nagusia dela baieztatzen zuen, eta maitasun erromantikoa, ostera, gizonek emakumeak esplotatzeko erabiltzen duten arma bat.
Kate Millett | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Katherine Murray Millett |
Jaiotza | Saint Paul, 1934ko irailaren 14a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Parisko 6. barrutia, 2017ko irailaren 6a (82 urte) |
Heriotza modua | : bihotz-biriketako geldialdia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Fumio Yoshimura (en) (1965 - 1985) |
Hezkuntza | |
Heziketa | St Hilda's College (en) Minnesotako Unibertsitatea Columbia Unibertsitatea Cretin-Derham Hall High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, film-zuzendaria, eskultorea, feminista, argazkilaria, margolaria, public figure (en) , artista, pedagogoa eta feminist theorist (en) |
Parte-hartzailea
| |
Enplegatzailea(k) | Duke Unibertsitatea Barnard College Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn Bryn Mawr College Waseda Unibertsitatea University of North Carolina (en) |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Kappa Alpha Theta (en) Congress of Racial Equality (en) National Organization for Women (en) New York Radical Women (en) Phi Beta Kappa Elkartea |
Mugimendua | 1970eko hamarkadako mugimendu feminista |
| |