Katilina
From Wikipedia, the free encyclopedia
Katilina (latinez: Lucius Sergius Catilina; K.a. 108 ā K.a. 62) Erromatar Errepublika beranteko politikari erromatarra izan zen. Handiki familia batean sortu zen. Gainbehera etorritako noble batzuek lagunduta, K.a. 63. urtean kontsulen aurkako konplot bat prestatu zuelako da ezaguna, batez ere. Zizeronek, haren etsai amorratuenak, konspirazioaren berri izan zuen, eta, Erromako Senatuko bilkura ospetsuenetako batean, denen aurrean Katilina salatu zuen. Honen ondorioz, Katilinak Erroma utzi behar izan zuen, bere lagunak atxilotu eta hil zituztelarik. Hurrengo urtean Pistoian (gaur eguneko Italia) hil zuten bera ere.
Katilina | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
ezezaguna - K.a. 62
K.a. 68 - K.a. 68
K.a. 67 - K.a. 66 | |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Antzinako Erroma, K.a. 108 | ||||||
Herrialdea | Antzinako Erroma | ||||||
Heriotza | Pistoia, K.a. 62 (45/46 urte) | ||||||
Heriotza modua | : guduan hila | ||||||
Familia | |||||||
Ama | Belliena | ||||||
Ezkontidea(k) | Gratidia (en) Aurelia Orestilla (en) | ||||||
Anai-arrebak | |||||||
Hezkuntza | |||||||
Hizkuntzak | latina | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | Antzinako Erromako politikaria |
Katilinaren nortasuna ilun geratu da. Zizeronek (Catilinariae) eta Salustiok (De conjuratione Catilinae) aurkeztu zuten gazte handinahi eta doilorraren irudia baizik ez da geratu hartaz.