Kenji Mizoguchi
Japoniako zinema zuzendaria eta gidoilaria / From Wikipedia, the free encyclopedia
Kenji Mizoguchi (japonieraz: 溝口 健二, Mizoguchi Kenji?, Hongo, Tokio, 1898ko maiatzaren 16a – Kyoto, 1956ko abuztuaren 24a) japoniar zinemagilea izan zen. Berrogei film baino gehiago egin zituen zinema mutuaren aroan, ariketa moteletatik hasita lan biribilak lortzeraino. Gerraondoko lehen lan nagusia Utamaro o meguru gonin no onna (1946, Utamaro eta zazpi emazteak) du. Laurogeita hamar film luze egina izan arren, Mizoguchiren lana ez da Mendebaldean ezaguna, Veneziako Mostrak zabaldurikoa izan ezik: Ilargi zurbilaren ipuinak (1953, Ugetsu monogatari), Sansho ugazaba (1954, Sansho dayu). Istorio melodramatikoak filmatu zituen, eta emakumezko pertsonaien aldera jaidura berezia erakutsi zuen. Estilo barroko eta zaindu baten jabe, Mizoguchi zinema japoniarraren maisuetako bat da.
Kenji Mizoguchi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Tokio, 1898ko maiatzaren 16a |
Herrialdea | Japonia |
Lehen hizkuntza | japoniera |
Heriotza | Kyoto, 1956ko abuztuaren 24a (58 urte) |
Hobiratze lekua | Honmon-ji Temple Cemetery (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: leuzemia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | japoniera |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, gidoilaria eta errealizadorea |
Lantokia(k) | Japonia |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
|