Kenzō Tange
From Wikipedia, the free encyclopedia
Kenzō Tange (japonieraz: 丹下 健三, Tange Kenzō?, Osaka 1913ko irailaren 4 – Tokio 2005eko martxoaren 22) arkitekto eta hirigile japoniarra zen.
Kenzō Tange | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Sakai, 1913ko irailaren 4a |
Herrialdea | Japonia |
Heriotza | Minato, 2005eko martxoaren 22a (91 urte) |
Heriotza modua | : bihotz-gutxiegitasuna |
Hezkuntza | |
Heziketa | Tokyo Imperial University (en) Hiroshima High School (old system) (en) Nihon University (en) Ehime Prefectural Imabari Nishi High School (en) |
Hezkuntza-maila | Doctor of Engineering (en) |
Hizkuntzak | japoniera frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa, hirigilea eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Tokioko Unibertsitatea Tange Associates (en) |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia National Academy of Fine Arts (Argentina) (en) Accademia delle Arti del Disegno (en) |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
tangeweb.com | |
Tokyoko unibertsitatean arkitektura eta ingeniaritza ikasi ondoren, 1941 arte Le Corbusier-en dizipulua zen Kunio Maekawa arkitektoarekin egin zuen lan. 1949an Bakearen Parkea eta Bonba Atomikoaren Museoa egiteko lehiaketa irabazi zuen, Hiroshima hiri berreraikiaren erdian gauzatuko zirenak. Lan handi eta esanguratsu honek bere nazioarteko ezagutza ahalbidetu zuen. Arkitektura agentzia bat sortu zuen, Studio Kenzo Tange 1981 urtea arte, gero Kenzo Tange Associates.
Bere estiloaren bereizgarriak dira eraikin biluzak, ageriko hormigoizkoak hasieran, beiraz eta harriz estalitakoak geroago.
1987an Pritzker Saria irabazi zuen.