Koñak
edaria / From Wikipedia, the free encyclopedia
Koñaka[1] Frantziako Cognac hiriaren inguruan ekoizten den brandy mota bat da. Koñaka Charente departamentuko kareharrizko lur sailetan landatutako mahastietako mahats zuritik ekoiztutako ardo batetik sortzen da.
Kareharrizko lur horrek, erabilitako destilazio metodoek eta ondua izan den haritzezko kupelek koñakaren kalitateari eragiten diote.