Konstantinoplako harresiak
From Wikipedia, the free encyclopedia
Konstantinoplako harresiak antzinako Konstantinopla (egungo Istanbul) babesten zituzten harrizko eta adreiluzko bizantziar harresiak dira.
Konstantinoplako harresiak | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Turkia |
Turkiako probintzia | Istanbul probintzia |
Metropolitan municipality in Turkey | Istanbul |
Turkiako barrutia | Fatih |
Koordenatuak | 41°01′05″N 28°55′24″E |
Historia eta erabilera | |
Kudeatzailea | Erromatar Inperioa |
Komisarioa | Septimio Severo Konstantino I.a Handia Teodosio II.a |
Izenaren jatorria | Teodosio II.a |
Arkitektura | |
Estiloa | bizantziar arkitektura |
Hasieran, Konstantino I.ak eraikiarazi zituen harresiak, hiriburu berria lehorretik eta itsasotik egindako erasoengandik babesteko. Hiria hedatu ahala, Teodosioren harresiak izeneko harresi bikoitz eraiki zen V. mendean. Nahiz eta harresiaren beste atalak hain landuak ez izan, ondo kudeatuak izanez gero, Erdi Aroko setiatzaileen aurka eraginkorrak ziren oso. Horrela, avaroen, arabiarren, rusen eta bulgariaren setioetatik babestu zuten hiria. Bolbora-kanoien erabilerak harresien eraginkortasuna ahuldu zuen, eta Konstantinoplaren erorialdia eragin 1453ko maiatzaren 29an, otomandarren aurrean.
Harresiak ia aldatu gabe mantendu ziren otomandar garaiaren gehiengoan, hiria hedatu ahala XIX. mendean atalka eraisten hasi zituzten arte. Hala ere, eta nahiz eta mantenu gutxi izan, harresiaren zati ugari iraun zuten eta oraindik zutik dira. 1980ko hamarkadan, zaharberritze programa zabalari ekin zitzaion, jatorrizko itxura emateko asmoarekin.