Kroaziako futbol liga
From Wikipedia, the free encyclopedia
Kroaziako futbol liga edo Prva HNL (kroazieraz Prva hrvatska nogometna liga) Kroaziako futbol liga da. 1992an izan zuen lehen ekitaldia, Jugoslaviako Liga desegin ondoren, eta bi talde izan dira nagusi, NK Dinamo Zagreb eta HNK Hajduk Split.
Datu azkarrak Kroaziako futbol liga Prva HNL ...
Kroaziako futbol liga Prva HNL | |
---|---|
Antolatzailea | Hrvatski nogometni savez |
Konfederazioa | UEFA |
Sorrera | 1992 |
Eremua | Kroazia |
Taldeak | 10 |
Maila | 1 |
Jeitsiera | Druga HNL |
Garaipen gehien | Dinamo Zagreb (24 Liga) |
Txapelduna | Dinamo Zagreb (2022-23) |
Webgunea | www.prvahnl.hr |
Itxi
Partehartzaileen kopuruak aldaketa handiak izan ditu Ligaren historia laburrean baina2013-14 denboraldian 10eko multzoa osatzea erabaki zen. Irabazleak UEFAko Txapeldunen Ligan jokatuko du eta hurrengo hirurak Europa Leagueko sailkapen kanporaketetara joango dira. Azken taldea berriz Druga HNL mailara jeisten da, azken aurrekoak play-off bat jokatzen duelarik.