La bohème
From Wikipedia, the free encyclopedia
La bohème (frantsesez la bɔ.ɛm eta italieraz la boˈɛm ahoskatua; euskaraz: «bohemiarra») lau zatitan banatutako opera bat da, Giacomo Pucciniren musikarekin eta Giuseppe Giacosa eta Luigi Illicaren italierazko libretoarekin, nortzuk 1845 eta 1849 bitartean, bost urtetan zehar El Corsario egunkarian argitaratutako Henri Murgerren Scènes de la vie de bohème izenburuko entregako eleberriaren atalak sinplifikatu eta batu zituzten. Puccinik Milango kontserbatorioko ikasle urteetan izan zituen bizipenak islatzen ditu, non Pietro Mascagnirekin gela bera konpartitu zuen.
La bohème | |
---|---|
Jatorria | |
Sorrera-urtea | 1896 |
Argitaratze-data | XIX. mendea |
Estreinaldi-data | 1896ko otsailaren 1a |
Izenburua | La Bohème |
Komisarioa | Giulio Ricordi (en) |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | opera |
Hizkuntza | italiera |
Zatiak | 4 tableau (en) |
Egile-eskubideak | jabetza publiko eta jabetza publiko |
Deskribapena | |
Oinarritua | Scenes of Bohemian Life (en) |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Gidoigilea(k) | Henri Murger |
Libretista | Giuseppe Giacosa eta Luigi Illica (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Giacomo Puccini |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Paris |
ikusi
| |
|
La bohème Turingo Teatro Region estreinatu zen 1896ko otsailaren 1ean oraindik gaztea zen Arturo Toscaniniren zuzendaritzapean. Opera honek harrera hotza izan zuen hala publikoaren nola kritikaren partetik. Gaur egun, La bohème opera errepertorio estandarreko lanik nabarmenenetako bat da, eta mundu osoan gehien antzeztutako laugarrena bezala agertzen da 2005-2010 eperako. 1946an, estreinatua izan eta 50 urtera, Toscaninik opera honen antzezpen bat zuzendu zuen NBCko Orkestra Sinfonikoarekin. Antzezpen hau, denbora igaro ondoren, diskoan eta compact discean argitaratu zen. Bere jatorrizko zuzendariak eginiko Pucciniren opera baten grabaketa bakarra da (ikus Grabaketak sekzioa beherago).