Lankide:Abarrategi/Proba orria
From Wikipedia, the free encyclopedia
Ameriketako Estatu Batuen eta Israelen arteko harremanak 1960ko hamarkadan du hasiera, John F. Kennedyren legealdian.[1] Ordutik hona AEB Israelen aliaturik garrantzitsuenetariko bat bihurtu da. 1985. urtetik Estatu Batuak ia 3 mila miloi dolar eman dizkio Israeli diru-laguntzetan. Diru-laguntza hauek bilakatu dute Israel AEBko laguntzen hartzaile handiena, 1976tik 2004ra. Laguntza ekonomiko hau gehienbat armamentu militarrera dago zuzenduta, honen adibide da 2019. urtean Estatu Batuak 3,8 miloi eman zizkiola Israeli armamentuan gastatzeko.
Laguntza ekonomiko eta militarraz gain, Estatu Batuak babes politikoa ere ematen dio, honen adibide da AEBk 42 alditan erabili duela Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluaren beto-ahalmena Israeli buruzko gaietan. 1991 eta 2011 urte bitarteetan AEBk 15 beto-ahalmen erabili zituen.