Lankide:Asierurruzola5/Proba orria
From Wikipedia, the free encyclopedia
Juniperus generoa, munduan oso zabaldurik dagoen zuhaitzen eta zuhaixken barnean sartzen den eta Cupressaceae familiaren parte den generoa da. Besteak beste ezagunak diren, ipurua (gazteetan garatzen duten arantzadun hosto geruza hil arte mantentzen dutenak) eta sabina (arantzadun hosto geruza soilik lehenengo urteetan mantentzen dutenak) espezieak barneratzen ditu.
Hainbat ikuspuntu taxonomiko daude ipuruak sailkatzerakoan, baina oro har 50-70 espezie ipuru daudela esan daiteke. Ipar Hemisferioan bizi dira, Artikotik Afrika tropikaleraino eta Erdialdeko Amerikako mendietaraino.
Generoko espezieen artean bi dira jateko onak diren bakarrak: ipar-ipurua (Juniperus communis) eta hego-ipurua (Juniperus oxycedrus). Gainera, ipar-ipurua gin edari alkoholduna egiteko erabiltzen da, beste osagaien artean.