Lankide:Gartzi1959/Proba orria
From Wikipedia, the free encyclopedia
Zebra-muskuilua ur gezan bizi den animalia-erreinuko izaki bizidun bat da, hain zuzen ere, espezie inbaditzaile bezala sailkatuta dagoen molusko bat da. Izan ere, espezie inbaditzailea ekosistema batean sartu eta bertako oreka ekologikoa suntsitzen duen espezieari deritzo. Tamaina txikiko espezie bat da, 5 zentimetroko luzera maximora irits daitekeena eta 3 eta 9 urteen arteko biziraupena daukate. Muskuilu mota hau, jatorriz, Itsaso Beltza eta Kaspiar Itsasoarekin lotzen diren ibai eta lakuetan aurkitu ziren, Ekialdeko Europan eta Mendebaldeko Asian, hain zuzen ere.