Lankide:Markel Herrero/Proba orria
From Wikipedia, the free encyclopedia
Kontrabaxuaren izena italieratik dator, contrabasso, handia eta soinu grabekoa den musika tresnari deitzen zaio. Igurtziz jotzen den sokazko musika tresna da eta arku batekin jotzen da.
Normalean kontrabaxuak lau hari ditu eta kuartatan fintzen dira. Baina bost sokadunak eta hirudunak ere badira nahiz eta gutxiago diren. Soinua ateratzeko kontrabaxujoleak arkuaz hariak igurtziz sortzen da. Hala ere behatzekin ere jo daiteke, teknika honi pizzicato deitzen zaio.
Familiako beste instrumentu edo musika tresnak biolina, biola , biolontxeloa eta oktabaxua dira, hauetan sokak kinten bidez fintzen dira eta kontrabatxuan kuartetan fintzen dira: mi-la-re-sol. Hiru eta bost sokadunak ere badira. Hiru dutenetan grabeena la edo sol notatan fintzen dira, bost dutenetan, laugarrena baino grabeagoa diren do edo si notan.
Kontrabaxuaren jatorriari dagokionez, XVl . Mendera jo behar dugu. Dirudienez violone musika tresnatik dator (berez musika tresna berdina da, baina animalien tripekin egindako sokak erabiltzen zituen) baina viola da gamba izenekoaren zenbait ezaugarri ere baditu (material berdinak erabiltzen dira eta familia berekoak dira baina tamaina txikiagokoa eta estuagoa da) eta baita biolinarenak ere (forma berdina daukate eta egitura berdinak ditu, desberdintasuna soinuan eta tamainan dago). XlX. mendean ordea hasi zen gaur egun dituen ezaugarriak izaten Garai honetatik aurrera ere asko kostatu arren orkestratan ohikoa bilakatu zen.
Aipatzekoa da badagoela kontrabaxu tradizionalaren (akustikoa) bertsio elektroniko bat baduena anplifikazio elektrikoa, kasu honetan musika tresnak askoz ere tamaina txikiagoa du. Eramangarritasuna baita instrumentuaren alderdi ezkorrenetako bat.
Kontrabaxujole ospetsuenen artean Willie Dixon, Oscar D’Leon, Charles Mingus eta Rinat Ibragimov. Kontrabaxua genero eta estilo ezberdinetan erabiltzen da, musika klasikoa, jazz eta rockabillyan besteak beste.
Hala eta guztiz ere, horiek , historiako kontrabaxujole ezagunenetakoak izan arren, ezin dugu ahaztu berezia den beste pertsona baten irudia ere. Domenico Dragonetti (1763-1846) dena hain zuzen, bertutetsuenen artean baitago. 13 urte zituela era perfektuan jo ez ezik, 14 urte zituela Opera buf izenekoaren partaide ere izan zen eta Opera Vicenza Handiarena ere bai. Beneziako San Markos Kaperaren Beriniren ordezkoa izatera ere iritsi zelarik.
Modu berean, Giovanni Bottesini (1821 – 1889) beste kontrabaxujole bertutetsu handia izan zen. Konkretuki, gizon hau Lombardian jaiotakoa (Creman) munduan zehar kontzertuak eman zituen eta kontrabaxuaren Paganini izenarekin aurkezten zuten.
Hau guztiaz gain ezin dugu ukatu musika tresna hau, zenbait generoren oinarrizko eta ardatz ez ezik protagonista izatera ere pasa dela. Adibidez rockabilly edo psikobillyarena. Eremu hauetan oso inportanteak dira Lee Rocker (1961) estatu batuarra, Stray Cats -en partaidea eta 90. hamarkadatik aurrera bakarlanean bere ibilbidea daramana.[1]