Lankide:Moyua.e/Proba orria
From Wikipedia, the free encyclopedia
Birikak arnas-aparatuaren egitura anatomiko garrantzitsuenak dira. Gizakiak bi birika ditu, bihotzaren alde bietan kokatuta daudenak. Bihotzak betetzen duen espazioa dela eta, eskuineko birika bere homologoa den ezkerreko birika baino handiagoa da. Biriketan hiru alde bereizten dira: mediastinikoa, hegalekoa eta diafragmatikoa. Bronkio-arteriek eta birika-arteriek oxigenaziorako beharrezkoa duten odola eramaten diete birikei. Jatorri enbrionarioari dagokionez, endodermotik datozen organoak dira birikak.
Birikek aireko oxigenoa hartu eta odolera bideratzen dute eta, aldi berean, odoleko karbono dioxidoa kanporatzen dute. Gas-trukaketa hori, birikak osatzen dituzten albeoloen eta odolaren artean gertatzen den oxigenoaren eta karbono dioxidoaren difusioari esker gertatzen da. Biriken funtzioa da, hain zuzen ere, gasak trukatzea odolarekin. Horregatik, albeoloek harreman estua dute kapilarrekin. Albeoloetan gertatzen dira oxigenoaren airetik odoleranzko sarrera eta karbono dioxidoaren odoletik aireranzko irteera. Odolaren eta albeoloen arteko gas-igarotze hori (difusio sinplea), oxigeno eta karbono dioxidoaren presio partzial ezberdinen ondorioz gertatzen da.