Laranja
laranjondoaren fruta jangarria / From Wikipedia, the free encyclopedia
Laranja jatorriz Asiakoa den laranjondoak ematen duen fruta zitriko jangarria da. Izatez, azal gogor eta lodiko hesperidio bat da. Bere mamia zukuz betetako hainbat atalez osaturik dago. Aberatsa da C bitaminan, flabonoideetan eta esentzia-olioetan.
- Artikulu hau frutari buruzkoa da; koloreari gaitzat duena beste hau da: «Laranja kolore»
Laranja aspaldian sortutako hibridoa da, seguru asko arabisagarraren eta mandarinaren nahastea. Munduan gehien kontsumitzen den frutetako bat da. Klima epel eta hezea duten eskualdeetan lantzen da.