Leet idazkera
From Wikipedia, the free encyclopedia
Leet speak edo leet (1337 5p34k edo 1337 leet idazkeran) karaktere alfanumerikoz osatutako idazketa-mota bat da, zenbait komunitatek eta Interneteko hainbat baliabideren erabiltzaileek erabiltzen dutena. Idazkera horren ezaugarria da karaktere alfanumerikoak modu ulertezinean idaztea idazkera hori erabiltzen duten taldeekin zerikusirik ez duten, adituak ez diren edo neofitoak diren beste erabiltzaile batzuentzat.
«Leet» terminoa, lit ahoskatua, elite-tik dator.