Lev Landau
From Wikipedia, the free encyclopedia
Lev Davidovitx Landau (errusieraz: Ле́в Дави́дович Ланда́у; 1908ko urtarrilaren 22agreg./urtarrilaren 9ajul. – 1968ko apirilaren 1a) jatorri jududun fisikari sobietar nabarmena izan zen, fisika teorikoko hainbat arlotan funtsezko ekarpenak egin zituena. Bere lorpenen artean, mekanika kuantikoko dentsitate matrizearen metodoaren aurkikuntza, superfluidotasunaren teoria, bigarren ordenako fase-trantsizioen teoria, supereroankortasunaren Ginzburg-Landau teoria, plasma fisikan gertatzen den Landau moteltzearen azalpena, elektrodinamika kuantikoko Landau poloa edota neutrinoen bi osagaietako teoriaren garapena nabarmendu daitezke. 1962an fisikako nobel saria jaso zuen, superfluidotasunaren teoria matematikoan egindako garapenagatik, zeinak 2,19 K (-270,96 °C) baino tenperatura baxuagoan dagoen helio likido II-ren propietateak azaltzen dituen.
Lev Landau | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Лев Давидович Ландау |
Jaiotza | Baku, 1908ko urtarrilaren 9a (juliotar egutegia) |
Herrialdea | Errusiar Inperioa Azerbaijango Errepublika Demokratikoa Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna |
Talde etnikoa | Juduak |
Lehen hizkuntza | errusiera |
Heriotza | Mosku, 1968ko apirilaren 1a (60 urte) |
Hobiratze lekua | Novodevitxi hilerria |
Heriotza modua | berezko heriotza: Enteropatia |
Familia | |
Ama | Q18786020 |
Ezkontidea(k) | Konkordija Terentʹevna Landau-Drobanceva (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Baku Polytechnicum (en) (1921 - 1922) Bakuko Estatu-Unibertsitatea (1922 - 1924) Faculty of Physics and Mathematics of the Saint Petersburg University (en) (1924 - 1927) |
Hezkuntza-maila | Fisika eta Matematika zientzietan doktorea |
Tesi zuzendaria | Abram Ioffe (en) |
Doktorego ikaslea(k) | Jakov Abramovič Smorodinskij (en) Alexei Alexeevitx Abrikosov Aleksandr Akhiezer (en) Mark Azbel (en) Isaak Pomeranchuk (en) Isaak Khalatnikov (en) Jakov Zeldovitx Alexander Patashinski (en) Roald Sagdeev (en) Alexander Andreev (en) |
Hizkuntzak | errusiera ingelesa alemana frantsesa daniera |
Irakaslea(k) | Niels Bohr |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | fisikaria, asmatzailea, saiakeragilea, unibertsitateko irakaslea, fisikari teorikoa eta matematikaria |
Enplegatzailea(k) | Ioffe Institute (en) (1931 - 1932) Kharkiv Institute of Physics and Technology (en) (1932 - 1935) Kharkiveko Unibertsitatea (1935 - 1937) Moscow Institute of Physics and Technology (en) (1937 - 1938) P.L. Kapitza Institute for Physical Problems RAS (en) (1939 - 1962) Moskuko Estatu Unibertsitatea (1943 - 1947) |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Royal Society Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala Sobietar Batasuneko Zientzien Akademia Royal Danish Academy of Sciences and Letters (en) Arteen eta Zientzien Herbehereetako Errege Akademia Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Zientzien Errusiar Akademia |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | ateismoa |