Liao dinastia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Liao dinastia (txinera tradizionalez: 遼朝; txinera sinplifikatuz: 辽朝; pinyinez: Liáo cháo, khitanez: Mos Jælud) edo Khitan Inperioa, ofizialki Lao Handia deitua, Yelu klaneko khitan mongolek Txina konkistatu ostean sortu zuten dinastia da.
Liao dinastia | |
---|---|
Geografia | |
Hiriburua | Lindong (en) , Liaoyang Fu (en) , Q16078163 , Liao Nanjing (en) eta Datong Fu (en) 43.97892, 43.96734 eta 43.97185,119.38618, 119.35696 eta 119.39174 parametroa ez da «latitude,longitude» baliozkoa |
Kontinentea | Asia |
Administrazioa | |
Gobernu-sistema | monarkia |
Demografia | |
Hizkuntza ofizialak | |
Historia | |
Sorrera data: 916 | |
Bestelako informazioa |
Khitanek, gaur egungo Mantxurian duela mende asko bizi ziren tungus talde etnikoetako batek, 907. urtean Kithan izena hartu zuen estatu bat sortu zuten. Geroago, Txinako iparraldea konkistatu ondoren, estatuak txinatar estiloko gobernu-formak bereganatu zituen, Liao izen dinastikoa hartuz, bere antzinako lurraldeko izen bereko ibaitik (gaur egungo Txinako Liaoning probintzian dagoena). Liaotarren inperioa Song dinastiarekin (hegoaldean) eta Txinako ipar-mendebaldeko zati bat gobernatzen zuen Tangut Inperioarekin (edo Mendebaldeko Xia dinastia) bizi izan zen.
Khitanen inperioa 1125. urtean erori zen behin betiko, beste herri altaiko batek garaitua, yurchenek, Liaotarren lurraldea konkistatu eta euren dinastia propioa (Jin dinastia) sortu zutelarik.
"Khitan" izenetik datorkio Erdi Aroan Txinak Europan zuen "Catay" izena. Txinaren egungo izenek, errusieraz (Kitai), mongolieraz (Qitad) eta uigurraz (Hitay), jatorri bera dute.