Lieja–Guillemins geltokia
Belgikako tren geltoia / From Wikipedia, the free encyclopedia
Lieja–Guillemins (frantsesez: Liège–Guillemins; neerlanderaz: Luik–Guillemins; [ɡimɛ̃] ahoskatua) Belgikako tren geltoki bat da, Lieja udalerrian kokatuta dagoena. Geltoki nagusia da, ez bakarrik Lieja hirikoa, baita Valonia eskualde osokoa eta Belgika ekialdekoa ere.
Liège–Guillemins Lieja–Guillemins | |
---|---|
Kanpoaldea Barnealdea | |
Kokapena | |
Helbidea | Guillemins plaza, z/k |
Udalerria | Lieja, Belgika |
Geltokiaren datuak | |
Kodea | 88410043 |
Irekiera | 1842ko maiatzaren 1a |
Irisgarria | |
Zerbitzuak | |
Aldageltokia | |
Nasak | 5 |
Trenbideak | 9 |
Jabea | Infrabel |
Eragilea | SNCB-NMBS |
Geltokia Belgikako trenbide-sarearen bidegurutze garrantzitsua da. 2023an, Valonia eskualdeko lehen geltokia da, bidaiari kopuruari dagokionez, eta astean 21 313 bidaiari hartzen ditu.[1]
Hiriko bidegurutze multimodal garrantzitsu bat da, abiadura handiko trenak, IC trenak eta hiri-autobusak lotzen dituena, eta 2025etik aurrera tranbia-linea bat era.
Orduko geltokia 2009ko irailaren 18an inauguratu zen, Santiago Calatrava Valls arkitekto valentziarrak egina, hamar bat urteko lanaren ondoren.[2] Haren estetika arrakastatsutzat jotzen da, geltokiak turista asko erakartzen ditu Liejara, eta gaur egun hiriaren ikur bat da, Liejako monumenturik fotografiatuena. CNNren arabera, munduko geltokirik ederrenetako bat da.[3]