Lino Akesolo
euskal idazlea / From Wikipedia, the free encyclopedia
Lino Akesolo Olibares (Dima, Bizkaia, 1911ko apirilaren 7a - Bilbo, Bizkaia, 1991ko irailaren 17a) euskal idazlea eta elizgizona izan zen. « Axmutil », « Basabil », « Amuxalde », « Nozebarri » edo « Andoni-Zubero » ezizenez ere sinatzen zituen bere idazlanak.
Lino Akesolo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Dima, 1911ko apirilaren 7a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Bilbo, 1991ko irailaren 17a (80 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta monjea |
Kidetza | Euskerazaintza Euskaltzaindia Bostak bat (lantaldea) |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijio-ordena | Karmeldarrak |
Lino Akesolo Dimako Oba auzoan jaio zen. Lehen ikasketak, euskaraz, jaioterrian bertan egin ondoren, hamar urte zituela Larreako karmeldarren ikastetxean sartu zen, Amorebietan, eta 1927an bertan apaiztu zen.
Eliz ikasketak Zornotza, Markina, Gasteiz eta Begoñan egin zituen. Donostia eta Markinako komentuetako nagusia izan zen. Bibliotekonomia ikasketak egin zituen, eta Begoñako liburutegiaren arduraduna zen.
1927an, 16 urte besterik ez zituela, Euskal-Esnalea elkartearentzat lan egin zuen, eta 1930ean, Cervantesen lan baten euskarazko itzulpenagatik sari bat lortu zuen: "El celoso extremeño" ("Agure kezkatia" euskal izenburua duena).
1936an kapellau gisa aritu zen Eusko Gudarostean, eta, beraz, 1937ko uztailetik 1940ko abuztua arte Langraiz, Dueñas eta Carmonako kartzeletatik igaro zen, hamasei urteko kondena jaso eta gero.
1948an Begoñara itzuli ahal izan zen, Teologiako irakasle gisa, eta bertan mantendu zen 1969ra arte.
1969an Donostiako Karmeldarren nagusi izendatu zuten, eta 1972an kargu bera hartu zuen Markinan, beste hiru urtez. 1975etik aurrera Begoñan egon zen, eta bertan "Retana hiztegia" egiten jardun zuen buru-belarri.