Liposoma
Fosfolipidoz eratutako xixku artifiziala, mintzean zeharreko molekula-garraioa, lipido-proteina elkarrekintzak eta bestelako prozesuak in vitro aztertzeko erabiltzen dena / From Wikipedia, the free encyclopedia
Fosfolipidoz osaturiko bigeruza lipidikozko besikula esferikoa da liposoma. Tamaina aldakorrekoa izan daiteke (25 nm - 1 μm) eta barnean medio urtsua du. Bigeruza lipidiko sintetikoen erabilerak mintz plasmatikoaren ezaugarriei buruzko ikerketak erraztu ditu.
Lipido mota desberdinak eta horien nahaste desberdinetatik abiatuz sintetiza daitezke liposomak, baina garrantzitsuenak fosfolipidoak dira. Posible da gainera, lipidoez gain proteinak dituzten liposomak sortzea.