Lost (telesaila)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Lost (euskaraz Galduak) drama telesail estatubatuarra da, zeina jatorrian American Broadcasting Company (ABC) kateak eman zuen 2004-ko irailaren 24tik 2010eko maiatzaren 22ra, sei denboralditan bildutako 121 kapituluetan. Telesailak naturaz gaindiko eta zientzia fikziozko osagaiak ditu eta Hego Itsaso Bareko uharte misteriotsu batean istripu izan duten Sidney-tik Los Angeles-erako hegazkin komertzial baten bizirauleak jarraitzen ditu. Istorioa oso serializatuta dago. Kapituluek normalean uhartean gertaturiko kontaketa nagusi bat dute oinarrian, pertsonaien inguruko informazio gehigarria eskaintzen duten flashback edo flashforward-en bitartez lagundurik.
Lost (telesaila) | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Damon Lindelof, J. J. Abrams eta Jeffrey Lieber (en) |
Argitaratze-data | 2004 |
Izenburua | Lost |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Sasoi kopurua | 6 |
Atalak | 121 |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | paranormal television program (en) , zientzia-fikzioa, telebista drama, robinsonade (en) eta supernatural film (en) |
Iraupena | 42 minutu |
Grabazio lekua(k) | Oahu |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Jack Bender Stephen Williams (en) J. J. Abrams |
Gidoigilea(k) | Damon Lindelof Carlton Cuse (en) Edward Kitsis (en) Adam Horowitz (en) Elizabeth Sarnoff (en) Brian K. Vaughan (en) |
Antzezlea(k) | |
Nestor Carbonell (Richard Alpert (en) ) Evangeline Lilly (Kate Austen (en) ) Elizabeth Mitchell (Juliet Burke (en) ) Ian Somerhalder (Boone Carlyle) Michelle Rodriguez (Ana Lucia Cortez (en) ) Harold Perrineau (Michael Dawson (en) ) Adewale Akinnuoye-Agbaje (Mr. Eko (en) ) Jeremy Davies (Daniel Faraday (en) ) Kiele Sanchez Josh Holloway (James "Sawyer" Ford (en) ) Henry Ian Cusick (en) (Desmond Hume (en) ) Naveen Andrews (Sayid Jarrah (en) ) Daniel Dae Kim (Jin-Soo Kwon (en) ) Yunjin Kim (Sun-Hwa Kwon (en) ) Jeff Fahey (Frank Lapidus (en) ) Rebecca Mader (Charlotte Lewis (en) ) Michael Emerson (Ben Linus (en) ) Emilie de Ravin (Claire Littleton (en) ) Malcolm David Kelley (Walt Lloyd) Terry O'Quinn (John Locke (en) , Man in Black (en) ) Titus Welliver (Man in Black (en) ) Dominic Monaghan (Charlie Pace (en) ) Rodrigo Santoro Jorge Garcia (Hugo "Hurley" Reyes (en) ) Maggie Grace (Shannon Rutherford (en) ) Matthew Fox (Jack Shephard (en) ) Cynthia Watros (Libby Smith (en) ) Ken Leung (Miles Straume (en) ) Zuleikha Robinson (Ilana Verdansky (en) ) Paula Malcomson (en) (Colleen Pickett (en) ) Fionnula Flanagan (Eloise Hawking (en) ) Sam Anderson M.C. Gainey John Terry William Mapother Alan Dale Clancy Brown Julie Bowen Kevin Durand Doug Hutchison Alexandra Krosney (en) Lance Reddick (en) Brian Goodman Bill Duke Robert Patrick Saul Rubinek (en) Beth Broderick Andrew Divoff Sonya Walger Graham McTavish (en) Fisher Stevens Zoë Bell (en) Marguerite Moreau Madeline Carroll Theo Rossi Marlene Forte Michael Cudlitz Swoosie Kurtz Mackenzie Astin Sean Whalen Mark Pellegrino Carter Jenkins Josh Randall Eric Lange (en) Fredric Lehne Diana Scarwid (en) Tom Irwin Anthony Azizi Jeff Perry Christopher Jaymes Veronica Hamel Jenny Gago Sterling Beaumon Chris Mulkey Justin Chatwin Ian Gomez Rob McElhenney Julian Barnes Kevin Chapman Frederick Koehler Jose Yenque (en) Samm Levine Skye McCole Bartusiak Julie Adams Faran Tahir Greg Grunberg Melissa Gilbert Michael Landon L. Scott Caldwell François Chau [[Kategoria:Henry Ian Cusick (en) antzeztutako telesailak]] [[Kategoria:Paula Malcomson (en) antzeztutako telesailak]] [[Kategoria:Alexandra Krosney (en) antzeztutako telesailak]] [[Kategoria:Lance Reddick (en) antzeztutako telesailak]] [[Kategoria:Saul Rubinek (en) antzeztutako telesailak]] [[Kategoria:Graham McTavish (en) antzeztutako telesailak]] [[Kategoria:Zoë Bell (en) antzeztutako telesailak]] [[Kategoria:Eric Lange (en) antzeztutako telesailak]] [[Kategoria:Diana Scarwid (en) antzeztutako telesailak]] [[Kategoria:Jose Yenque (en) antzeztutako telesailak]] | |
Ekoizpena | |
Konpainia ekoizlea | ABC Signature (en) Bad Robot Productions (en) |
Ekoizle eragilea | Carlton Cuse (en) Bryan Burk (en) Jack Bender Jeff Pinkner (en) Stephen Williams (en) Edward Kitsis (en) Adam Horowitz (en) Elizabeth Sarnoff (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Michael Giacchino |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | American Broadcasting Company |
Hasiera-data | 2004ko irailaren 22a |
Amaiera-data | 2010eko maiatzaren 23a |
Argumentu nagusia | uhartea, hegazkin-istripua, unibertso paraleloa, Flashback, flashforward (en) eta Fatuma |
abc.go.com… | |
|
Lost Jeffrey Liebes-ek, J.J. Abrams-ek eta Damon Lindelof-ek sortu zuten. Hauek hasierako kapitulua idatzi eta J.J. Abrams-ek zuzendu zuen. Telesaila aurrera joan ahala, Damon Lindelof eta Carlton Cusek aurrera eramateko ardura hartu zuten, telesailaren ekoizle exekutiboak bihurtu ziren eta kapitulu asko idatzi zituzten. Bere antzezle zerrenda luzeaz eta Oahu-n, Hawaii-n, grabatzearen kostuaz gain, telesaila inoiz telebistan ekoitzi den garestienetarikoa izan zen; lehenengo kapituluak bakarrik $14 milioi inguru kostatu zuen. Lost-en mitologia eta unibertso fiktizioa beste hedabide batzuetan zabaldu da, batez ere, mini-kapituluen bitartez: Missing Pieces eta The new man in charge deitutako 12 minutuko epilogo batez.
Bere jatorrizko emanaldian izan zuen harrera ona eta arrakasta komertziala lortu ondoren, kritikariek inoiz eman den dramarik onenetarikoa dela esan dute. Lehenengo denboraldiak bakarrik, 16 miloi ikusle izan zituen kapitulu bakoitzeko. Bere sei denboraldietan zehar, sailak 11 milioiko ikusleren bataz bestekoa izan du kapitulu bakoitzeko. Gainera, Lost-ek zine munduko hainbat izendapen izan zituen bere emanaldian eta horietako asko irabazi zituen, horien artean Emmy saria 2005ean, BAFTA saria 2005ean,Urrezko globo saria 2006an eta Screen Actor Guild saria. IMDb.com webguneko erabiltzaileek ere puntuazio altuena eman diote webgunearen lehenengo hamar urtetan (2002-2012)
Espainian Cuatro, FOX eta La 2 telebista kateen bitartez ikusi ahal izan zen eta Frantzian TF1 katean.