Mañeru
Nafarroa Garaiko udalerria / From Wikipedia, the free encyclopedia
Mañeru[3][lower-alpha 1] Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta. Lizarrako merindadean eta Izarbeibar-Novenera eskualdean dago, Iruñea hiriburutik 26,7 kilometrora. Altuera 325 eta 723 metro artekoa da, eta 12,89 km²-ko azalera hartzen du. 2023 urtean 445 biztanle zituen.
Mañeru | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||
Mañeruko ikuspegia ekialdeko sarbidetik | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||
Merindadea | Lizarra | ||
Eskualdea | Izarbeibar-Novenera | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Espainia | ||
Erkidegoa | Nafarroa | ||
Barrutia | Lizarra | ||
Izen ofiziala | Mañeru | ||
Alkatea (2019-2023) | Nuria Garcia Arostegui (Mañeruko Aukera) | ||
Posta kodea | 31130 | ||
INE kodea | 31161 | ||
Herritarra | mañeruar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 42°39′32″N 1°51′14″W | ||
Azalera | 12,89 km² | ||
Garaiera | 325-723 metro | ||
Distantzia | 26,7 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 445 (2023: 9) | ||
Dentsitatea | 34,52 biztanle/km² | ||
Zahartzea[1] | % 30,3 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 76,92 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 75,44 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 10,81 (2013) | ||
Euskara | |||
Eremua | eremu ez-euskalduna | ||
Euskaldunak[1][2] | % 10,90 (2018: %5,55) | ||
Datu gehigarriak | |||
Sorrera | 1630 (independentzia) | ||
Webgunea | www.mañeru.es |
Mañeru Lizarrerriko lehen herritzat hartzen da, Donejakue bideari jarraituz. Muino baten gainean dago, Arga ibaiaren eta Riosalado ibaiaren bista onekin. XIII. mendean Jerusalemgo San Joan Ospitaleko Ordena Militarreko kide izan zen, eta haren jaurerritik hiribildua askatu zuten 1555ean. Izena ematen dion ibarreko ibarburua da, eta duela gutxi pisua galdu du ondoko Ziraukiren alde, nahiz eta ez duen horregatik garrantzi txikia.
Bertako biztanleak mañeruarrak dira.
Donibanetik | Donejakue bidea Nafar bidea |
Donejakuera | |||||
Gares (5,2 km) |
Mañeru | Zirauki (2,6 km) | |||||