Manolo Sanlúcar
From Wikipedia, the free encyclopedia
Manuel Muñoz Alcón, artistikoki Manolo Sanlúcar gisa ezaguna (Sanlúcar de Barrameda, 1943ko azaroaren 21a - Jerez de la Frontera, 2022ko abuztuaren 27a) flamenko gitarra jotzaile espainiarra izan zen.[1] Paco de Lucía, Gerardo Núñez, Vicente Amigo, José Antonio Rodriguez, Tomatito eta Serranitorekin batera, XX. mendearen azken erditik gitarra flamenkoaren bilakaera gidatu zuen figuretako bat izan zen. Bere estiloa garbitasunaren eta abangoardiaren artean zebilen baina horretarako beste musiketan eraginik bilatu beharrik gabe, sustrai berberetatik abiatu zen. Gitarra eta orkestrarako obrak konposatu zituen.[2]
Datu azkarrak Bizitza, Jaiotzako izen-deiturak ...
Manolo Sanlúcar | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Manuel Muñoz Alcón |
Jaiotza | Sanlúcar de Barrameda, 1943ko azaroaren 24a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Jerez de la Frontera, 2022ko abuztuaren 27a (78 urte) |
Familia | |
Aita | Isidro Muñoz Raposo |
Anai-arrebak | |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | gitarra-jotzailea eta musikagilea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | flamenkoa |
Musika instrumentua | gitarra |
manolosanlucar.com | |
Itxi