Varron
From Wikipedia, the free encyclopedia
Artikulu hau idazleari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Marko»
Datu azkarrak Kuestore, Pretore ...
Varron | |||||
---|---|---|---|---|---|
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Rieti, K.a. 116 | ||||
Herrialdea | Antzinako Erroma | ||||
Heriotza | Erroma, K.a. 27 (88/89 urte) | ||||
Familia | |||||
Aita | ezezaguna | ||||
Ama | ezezaguna | ||||
Ezkontidea(k) | Fundania (en) | ||||
Leinua | Terentii Varrones (en) | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | latina | ||||
Irakaslea(k) | Lucius Aelius Stilo Praeconinus (en) Tyrannion of Amisus (en) Antiochus of Ascalon (en) | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | idazlea, poeta, musikaren teorikoa, filosofoa, Ancient Roman historian (en) , grammarian (en) , annalist (en) eta Antzinako Erromako militarra | ||||
Lan nabarmenak |
Itxi
Marko Terenzio Varron, latinez Marcus Terentius Varro, (Rieti, K.a. 116 – K.a. 27) Antzinako Erromako latinezko idazle bat izan zen. Bere garaian ospetsu bihurtu zen idazle ugaria eta jakitun handia izateagatik. Satira, olerkigintza, filosofia, biografia, historia eta nekazaritza gaiak ukitu zituen besteak beste. Horrela, Kintilianok Vir Romanorum eruditissimus (euskaraz, Erromatar guztietan gizon jakintsuena) izendatu zuen. Zizeronen laguna izan zen eta politikan ere karrera labur bat egin zuen, baina azkenean utzi eta idazten eman zuen bere bizitza gehiena.
« | Gure hirian bertan atzerritarrak eta bisitari bagina bezala galdurik ginenoi, zure liburuek etxera eraman gintuzten, nolabait esateko, nortzuk ginen eta non ginen behingoz jakin genezan. Aberriaren adina, bere aroen sailkapena, lege sakratuak, apaizen zientzia, bakearena eta guduarena, eskualde eta toki izenak, jainkotiar eta gizatiar gauza guztiena ere, familiak, eginbeharrak, kausak; zuk, inork ez bezala, gure olerkariak eta batik bat latindar hizkuntza eta literatura argitu zenituen. | » |
—Zizeron: Academica Posteriora, I, III, 9. |