Meme (Internet)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Interneteko kulturan, memea umorezko mezu sinplea da, zabalkuntza handi eta azkarrekoa eta gehienetan jatorrizko irudi, bideo edo testu baten remix satirikoa behin eta berriz eginez transmititzen dena.
Memea grezierazko mimema hitzetik dator, "Imitatutako zerbait" esan nahi duena. Horrek esan nahi du garrantzitsuena ez dela hasierako mezua, baizik eta kanala eta biraltasuna eta norbanako bakoitzak esleitzen dion mezua. Interneteko meme terminoa ideia, kontzeptu, egoera, adierazpen edo pentsamendu bat deskribatzeko erabiltzen da, edozein motatako baliabide birtualetan, komikietan, bideoetan, audioetan, testuetan, irudietan eta era guztietako multimedia sareetan adierazia. Memeak hiperesteken, foroen, imageboarden, webguneen eta beste edozein difusore masiboren bidez zabal daitezke, batez ere, gaur egun sare sozialak diren bezala. Meme kontzeptua eboluzio kulturalerako mekanismo posible gisa proposatu da. Marketing biraleko publizitate-estrategiak produktu edo kontzeptu bat sustatzeko memeen hedapenean oinarritzen dira.
2019tik aurrera euskal memegintzak garapen handia izan du, batez ere Instagram eta Twitter sare sozialetan.