Mendebaldeko Estatu Batuak
From Wikipedia, the free encyclopedia
Mendebaldeko Estatu Batuak edo ingelesez Western United States Ameriketako Estatu Batuetako eskualdea da. Eskualdea errolda bulegoaren estatistika eta bestelako lan edo ikerketetarako erabiltzen da. Halaber, eskualdea beste bi azpieskualdeetan banatzen da:
- Mendialdeko Estatuak: Montana, Wyoming, Kolorado, Mexiko Berria, Idaho, Utah, Arizona eta Nevada
- Pazifikoko Estatuak: Washington, Oregon, Kalifornia, Alaska eta Hawaii
Mendialdeko estatuak, Mendebaldeko Estatu Batuetako estatu itsasgabeen multzoak osatzen dute eta Pazifikoko estatuek Ozeano Barera sarrera dutenak.