Metal Gear Solid 3: Snake Eater
2004 bideo-joko / From Wikipedia, the free encyclopedia
Metal Gear Solid 3: Snake Eater (japonieraz: メタルギアソリッド3 スネークイーター, Metaru Gia Soriddo Surī Sunēku Ītā?, MGS3) akziozko, abenturazko eta infiltraziozko bideo-joko bat da. Bideo-joko hau Konami enpresak PlayStation 2 plataformarako garatu zuen, Hideo Kojima sortzailearen/zuzendariaren Metal Gear sagaren 5 atala izanik (Solid sagaren 3. atala) . Gaur egun bideojokoa posible da PlayStation 2, PlayStation 3, Xbox 360, Nintendo 3DS eta PlayStation Vita plataformetan jolastea.
Metal Gear Solid 3: Snake Eater | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Argitaratze-data | 2004 | |||
Jatorrizko herrialdea | Japonia | |||
Argitaletxea | Konami | |||
Banatze bidea | DVD-ROM | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | akzio eta abentura bideo-jokoa | |||
Joko-modua | bakarka jokatzeko modua | |||
Euskarria | Xbox 360, PlayStation 2, PlayStation Vita eta PlayStation 3 | |||
Sarrera gailua | DualShock (en) | |||
Adin-sailkapena | ||||
Telesaila | Metal Gear Solid (en) | |||
Zuzendaritza eta gidoia | ||||
Zuzendaria(k) | Hideo Kojima | |||
Ekoizpena | ||||
Diseinatzailea | Yoji Shinkawa (en) | |||
Garatzailea | Konami | |||
Bestelako lanak | ||||
Musikagilea | Harry Gregson-Williams | |||
Fikzioa | ||||
Kontakizunaren tokia | Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna | |||
ikusi
| ||||
konami.jp… | ||||
kronologia | ||||
|
Jokoa 2004ko azaroaren 17an merkaturatu zen Ipar Amerikan, 2004ko abenduaren 16an Japonian, 2005eko martxoaren 4 Europan eta 2005eko martxoaren 17an Australian. 2005eko abuzturako Metal Gear Solid 3 dagoeneko salmentetan arrakasta bat zen, 3.6 miloi kopia saldu zirelarik. 2014. urterako salmentak guztira 6 milioi unitatetik gorakoak izan ziren.
Jolas hau sagako beste bideo-jokoentzako prekuela bat izan zen, istorioaren hasiera kontatzen zuelarik, lau zuzeneko sekuela izanik: Metal Gear Solid: Portable, Metal Gear Solid: Peace Walker, Metal Gear Solid V: Ground Zeroes eta Metal Gear Solid V: The Phantom Pain. Sagako atal honek berrikuntza garrantzitsuak ekarri zituen joko-sistema eta argumentu-lerroa erabat aldatuz, nahiz eta aurreko tituluei leial jarraitu. Tramak, soinuak, grafiko zehatzek eta joko eta sendabide sistema berriak joko erakargarri eta entretenigarri bihurtu zuten Snakeren abenturaren atal berri hau.